50 urte baino gehiago egin ditu herriz herri, auzoz auzo, plazaz plaza: "Inguruan ez dago herririk bertan jo ez dugunik". Beraz, nor hobeto jaiak eta erromeriak azken hamarkadetan noraino aldatu diren galdetzeko: "Orain ez dakit zer gertatzen den. Halako talde ederrak, musika ederra, baina dantza gutxi. Plazan dantzan egiteko ohitura galdu egin da. Tabernetan saltoka aritzen da jendea, zarata baten...", dio irribarretsu.
"Arrimatzeko aukera ederra izaten zen"
Lehen, kalean egiten ziren erromeria eta dantzaldiak ligatzeko baliatzen zuten askok, Barajuengo soinu jolearen arabera: "Arrimatzeko aukera ederra izaten zen eta gero neska etxera laguntzeko ohitura zegoen. Orain ez dago halakorik".