San Martin jaietako txupinazoa, Eguzki taldearen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ekainaren 27a

Gainean ditugu dagoeneko San Martin jaiak, astebete eskas falta da festa giroak herriko kaleak har ditzan. Jaiak datorren egubakoitzean hasi eta astelehenean amaituko dira, uztailaren 5etik 8ra. Hasiera ofiziala 19:00etan izango da; Eguzki erromeria talde mitikoko kideak izango dira txupinazoa bota eta pregoia irakurtzearen arduradunak. Nicolas Gardoki soinu jole nekaezinak eta haren iloba diren Joxe eta Felix Gardoki igoko dira udaletxeko balkoira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, taldeak ezagun egin dituen kantuak entzun ahalko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak