Aramaioko Papargorri abesbatzaren kontzertua gaur kultur etxean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ekainaren 28a

Papargorri abesbatzako kideek ikasturtean zehar ikasitakoa herri osoari erakusteko kontzertua eskainiko dute gaur kultur etxean, 20:00etan. San Martin jaietako egitarauaren barruan sartu dute eta Blanca Mendialdua arduradunak azaldu digu zergatik egingo duten gaur: "Uztailean haur eta gaztetxo batzuk kanpora joango dira eta ahalik eta kide gehien egoteko ekainera aurreratu dugu".

Hasieran gazteenek abestuko dute, Eli Izagirre eta Larraitz Arriolabengoa zuzendarien aginduetara; Mixel Ducauren Kolore kolore eta Sorotan Bele taldearen Arratsalde honetan abestuko dute, besteak beste. Gero helduagoen txanda izango da. Gurutze Uribarren piano jolearen eta Arantza Uriarte zuzendariaren laguntzaz hainbat kantu abestuko dituzte: Itziar Orejaren Iluntzean, Harold Arlenen Somewhere over the rainbow eta Grease filmak ospetsu egin zuen John Farrar musikariaren You're the one that I want, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak