Urtero legez, goizean zein arratsaldean izango dira saioak: gaztetxoak eta helduak saio ezberdin horietan lehiatuko dira. Goizekoa 11:00etan izango da eta bertan Unai Etxenausia, Aitor Ugarte eta Martin Abarrategi lehiatuko dira, gazteen kategorian. Helduak, aldiz, 15:30ean lehiatuko dira: orduan izango da Peru Abarrategiren txanda.