Aramaioko San Martin eskolakoek flashmob-a grabatu dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko eka. 17a, 18:32

"Kantari hasi eta esaten dugu beldur gabe: San Martin eskolarekin oso harro gaude". Horixe da Aramaioko San Martin eskolaren kantuaren leloa. Joan den egubakoitzean flashmob-a grabatu zuten, Manex Agirre bertsolari aramaioarrak propio egin duen 'Ongi Etorri San Martin Eskolara' izeneko kantuarekin. Eskolako 6. mailakoen laguntzaz kanta eta dantza ikasi zuten guztiek: ikasleek, irakasleek, gurasoek, senitartekoek eta herritarrek: "Jende piloa elkartu gara", esan digute eskolako ordezkariek. Abestiaren letra ikusteko klikatu albiste barruan.

Behean duzue Manex Agirrek egindako abestiaren letra:            

ONGI ETORRI SAN MARTIN ESKOLARA

Espaziotik mundura, gero Europara
ondoren Euskal Herrira, laster Arabara
azkenik Aramaiora iristen bazara
heldu zara San Martin Eskolara.

Gu herri txiki bateko herritarrak gara
paseoan joaten gara Anboto puntara
zure ametsa tobogan erraldoi bat bada
etor zaitez San Martin Eskolara.

Eskola ez da agintariena
Eskola da gure  herriarena
Eskola da ikasi eta ondo pasa gura duenarena.

Goizean goiz loguraz bagaude ere
eta pentsatu ohean geundekeela hobe
kantari hasi ta esaten dugu beldur gabe:
San Martin Eskolarekin oso harro gaude.

Ikasgelatik parkera, gero jangelara
korrika ibiltzen gara puntatik puntara
gu aguantatzeko kapaz sentitzen bazara
etor zaitez San Martin Eskolara.

Eskola ez da agintariena
Eskola da gure  herriarena
Eskola da ikasi eta ondo pasa gura duenarena.

Goizean goiz loguraz bagaude ere
eta pentsatu ohean geundekeela hobe
kantari hasi ta esaten dugu beldur gabe:
San Martin Eskolarekin oso harro gaude.

♫♪♫♪♫♪♫♪♫♪♫♪♫♪♫♪♫♪♫♪♫♪♫♪

Irlandako doinu bati bota begirada
hitzak jarri eta listo! Geure kantua da
animatu eta zatoz gurekin festara
ongi etorri San Martin Eskolara.

Eskola ez da agintariena
Eskola da gure herriarena
Eskola da ikasi eta ondo pasa gura duenarena.

Goizean goiz loguraz bagaude ere
eta pentsatu ohean geundekeela hobe
kantari hasi ta esaten dugu beldur gabe:
San Martin Eskolarekin oso harro gaude.
San Martin Eskolarekin oso harro gaude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak