76 urteko aramaioar bat hil da errekara erorita, bildots bat jasotzera zihoanean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ekainaren 13a

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, 76 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Aramaioko Eguzkierripa auzoan. Inazio Urizar da, Errota baserrikoa. Auzotarrek 11:40ak aldera eman dute abisua eta Gasteizko suhiltzaileak zein Ertzaintza heldu denerako errekan aurkitu dute gorpua. Segurtasun Sailaren arabera, istripu bat izan da: errekara jausitako bildots baten bila zihoala erori eta unean bertan hil da. Errekaren albo batean eskailera bat jarri du eta, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, erori eta bertan hil da. Gorpua Gasteizko Medicina Legal Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak