Saio horretan helburuak, baliabideak eta segurtasun arauak jorratuko dituzte besteak beste. Era berean, aurtengo formazio saioan nobedade aipagarri bat izango da begiraleendako.
Berramesten proiektua
Txatxilipurdiko ordezkari batek Arrasateko ludoteketan martxan jarritako Berramesten proiektua azalduko die begiraleei, umeen autonomia lantzeko. Aldi berean, haurrendako aproposak diren espazioak berreskuratu nahi dira proiektu horrekin.
Ana Muñoa arduradunak iragarri duenez, hilaren 22an beste saio bat egingo dute egitaraua "erabat" zehazteko. Iazko ekintza arrakastatsuenak izan ziren Otxandioko igerilekuetara egindako irteera, Sanferminetako entzierroa, Pablo Beitiaren txanpon bildumaren erakusketa eta gaileta-tailerra.