Lehen saioan 17 lagun elkartu ziren. Bigarrenean, jende gutxiago behar zenez, zortzi lagun aritu ziren lanean. Biharko, Elejaldek adierazi duenez, bigarren saiorako baino jende gehiago beharko da. Lanak amaitu ostean hamarretakoa egingo dute eskola zaharrean, Udalak ordainduta.
Urteko lehena Barajuenen
Barajuenen biharkoa urteko lehen saioa izango da. 09:00etan hasita, bazterrak garbitu, konponketa lan batzuk egin eta eserleku ezberdinak margotuko dituzte, besteak beste. Jon Arriaran auzo alkateak esan digunez, konponketa lan horien artean dago sortzen diren putzu batzuetan hormigoia botatzea. Lanak amaitu ostean, eguerdian, jatekoa eta edatekoa izango dute auzoko elkartean.