Ekimenak hiru oinarri ditu. Batetik, enpresa bat sortzeko giltzarriak azaltzen ditu. Hau da, proiektu berri bati ekiteko interesa dutenekin informaziorako eta oinarrizko formaziorako tailerra egiten dute. Era berean, proiektuaren bideragarritasunerako aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen du egitasmoak. Enpresa, komertzio edo bestelako proiektu txiki bat sortu gura duenari honako argibideak ematen dizkiete, besteak beste: merkatuaren azterketa –bezeroaren analisia, lehiakideena, sektorearena...–, prezio, banaketa eta komunikazio politikak eta inbertsio, finantziazio zein salmenta-planak aholkatzen dituzte.
Azkenik, enpresa martxan jartzeko hainbat gomendio ere ematen dituzte: bide juridiko egokiena, enpresa bat sortu eta martxan jartzeko behar diren izapide eta baldintzak, gai fiskalen gaineko aholkularitza, diru-laguntzak eskatzeko prozedura... Argibide gehiagorako: 945 430 167 (Oihana edo Jon).