Konpondu dute kamioia errekara erori zeneko Aramaiorako errepide zatia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ekainaren 11

Gaur bertan konpondu dute Aramaiora bidean apirilaren 27an errekara eroritako kamioiak hautsi zuen errepideko bazter-babes zatia. Istripua ikusgarria izan bazen ere, gidaria arin zauritu zen. Ordutik, baina, zirkulaziorako kono batzuk egon dira kamioia erori zen lekuan gidariei arriskuaren berri emateko. Bada, gaur ezkero bazter-babes zati berria dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak