Autoak garajera sartzeko eskatu du Udalak, Uema Eguna dela-eta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko eka. 7a, 13:06

Biharko Uema Eguna dela-eta, Ramon Ajuria alkateak bandoa atera du aukera dutenei autoa garajean sartzeko eskatuz: "Uema Eguna antolatzen ari den taldeak egun horretarako aparkalekuak aurreikusi ditu auto eta autobus ugari espero direlako. Eta, lana errazteko, Aramaioko herritarrei eskatzen zaizue aukera izanez gero autoak garajean sartzea". Era berean, Santa Ana ermita eta kultur etxera arteko bidean agertoki bat jarriko dute eta beraz, errepide zati hori itxita egongo da astelehen arratsaldera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak