'Irakurri, gozatu eta oparitu' ekimenaren maiatzeko zozketa, Maddi Avilarendako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ekainaren 6a

Euskaltzaleen Topaguneak eta Txirritola euskara elkarteak antolatuta, Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena Liburuaren Egunean, apirilaren 23an, jarri zen martxan hirugarren urtez.

Irakurzaletasuna bultzatzea du helburu ekimenak eta honakoan datza: liburutegian euskarazko liburu bat maileguan hartuz gero eta itzultzerakoan liburuzainak emandako fitxa beteta –irakurritako horri buruzkoa–, erosketa txartela jasoko du irakurleak Arrasate ala Gasteizko Elkar dendetan liburu hori bera ala euskarazko beste edozein erosteko. %25eko deskontu-balioa duen erosketa txartela jasoko dute irakurleek orokorrean, eta %50ekoa Txirritolako bazkide izanez gero. Haur zein helduei dago zuzenduta eta antolatzaileen arabera, oraingoz 25 irakurlek hartu dute parte.

Maiatzeko zozketa asteon

Asteon maiatzeko zozketa egin dute eta Maddi Avila 10 urteko neska izan da irabazlea; 30 euroko txartela jasoko du. Egitasmoa ekainaren 30era arte luzatuko denez, ekainean ere zozketa bera egingo dute parte hartzaile guztien artean. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak