Pasa den zapatuan ospatu zen Arabako Eskolarteko bertso festan, Abarrategi aramaioarra txapeldun

Ander Larrañaga 2013ko eka. 3a, 22:03

Legutioko Kultur Etxean bildu ziren goizetik Araba osoko bertso eskola desberdinetako ikasleak oholtzan bertsoak botatzeko; horien artean aramaioarrak. Adin guztietako ikasleak bildu ziren; hasi berriak diren haurretatik hasita, urte batzuk oholtzan daramaten gazteetaraino.

Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko gogoa adierazi duten herri ezberdinetako haurrek taldea osatuko dute datorren asteotan, astelehenetan 18:00etan Gasteizko Amaia zentroan bilduko dira, elkarrenganako konfiantza sakondu eta Orioko finaleko festa egunean egin beharrekoak egoki prestatzeko.
Eguerdian gazteen txanda izan zen, Murgia, Izarra, Legutio, Aramaio, Agurain, Zalduondo, Gasteizko bertso-eskoletatik hurbildutako 40 gaztek bertso poteoa egin zuten herriko kale eta tabernetan.

Bazkari herrikoiarekin jarraitu zuten eguna eta soinu, pandero eta gitarrekin egin zuten bazkalostekoa.

Txapela Aramaiora

Gasteiz, Zalduondo eta Aramaioko kanporaketetan sailkatutako 6 gaztek Eskolarteko txapelketako finalari egin behar izan zioten aurre arratsaldean: Maddalen Arrausi eta Iñaki Tena gasteiztarrak, Sabin Aranburu eta Peru Abarrategi aramaioarrak, Egoitz Iradier zalduondoarra eta Jon Unai Aspe Aguraindarra. Txapela aldiz, Debagoienera etorri da, Peru Abarrategi aramaioarrari esker.

Hone hemen zapatuko Arabako Eskolarteko bertso festako argazki batzuk:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak