Ilargi beteak Eguzkierripako gaua argitu zuen

Jagoba Domingo 2013ko mai. 26a, 16:02

Eguzki izpiak agertu ziren Eguzkierripa Rock jaialdiaren bosgarren urteurrenean eguna alaitzeko. Goizean ekin zioten bosgarren edizioari poteo musikatuaz Aramaioko tabernetan zehar.

Hasieran jendeari animatzea kosta bazitzaion ere, pixkanaka musikaz alaitu zituzten Aramaioko kaleak bazkarirako gosea egin bitartean. Egun luzea izango zela  agerian zegoen arren, musika taldeetako hainbat partaide bertan zeuden goizetik makina berotzeko gogoarekin.
Poteoa amaitu ondoren, Eguzkierripa auzora joateko momentua heldu zen bertan bazkaldu eta indarrak hartzeko, ondoren Aramaio eta Otxandioko muga jokatu zutelako.

Punk-rock eta erromeria

Ilargi beteak presentzia egin aurretik hasi ziren taldeak oholtza gainetik pasatzen. Guztira sei taldek jo zuten, Aramaioko GRT eta El Exterminio de la Raza del Mono eta Arrasateko Dirty Brothers punk-rock doinuak defendatzen; Izargi taldea erromeriaz Eguzkierripa alaitzen; Runba Gerrilla eta Bertso Tabern, folk musika irlandarra eta bertsoak uztartzen dituen ikuskizuna. Gau beroa izan zen, eta bertara gerturatutakoak, ez zuten aspertzeko inongo aukerarik izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak