Egun osorako egitaraua prestatu dute: 12:30ean poteoa animatua egingo dute eta bazkaria 14:30ean hasiko da, Eguzkierripa auzoko Andra Mari ermitan. Txartelak salgai daude dagoeneko Ibarrako tabernetan. Bazkalostean, limitadua berriro ere irabazi beharko dute aramaioarrek otxandiarren aurka, hainbat jokoren bitartez. Eguna borobiltzeko sei taldek kontzertua eskainiko dute: Gorroto, El exterminio de la raza del mono, Dirty Brothers, Bertso Tabern, Rumba Gerrilla eta Izargi izango dira gonbidatuak.