Txikienen ostean, gazteen txanda izan zen: "Oholtza gaineko bost mutilek saio bizi eta atsegina eskaini zuten, eta eskertzekoa izan zen oholtzan erakutsi zuten plazako jarrera. Publikoak gozatu egin zuen", jakinarazi du Arabako bertsozale elkarteak.
Aranburu eta Abarrategi finalera
Gasteizen sailkatutako Maddalen Arrausi eta Iñaki Tena, eta Zalduondon sailkatutako Egoitz Iradier eta Jon Unai Axperekin batera, Sabin Aranburu eta Peru Abarrategi aramaioarrek kantatuko dute Legutioko Arabako bertso-eskolen egunaren barruan ospatuko den eskolarteko finalean. Ekainaren 1ean jokatuko da.
Finalaren aurretiko azken saioa eguenean
Arabako Mendialdean izango da azken topaketa eguen honetan, 14:30ean hasita. Bertan Ibernalo Ikastola, Maeztuko herri eskola eta Kanpezuko institutuko haur eta gazteek emanaldia eskainiko dute kultur etxean, bertso sorta kolektiboak abestuko dituzte, eta saioan bertan Mendialdeko bertso-eskolako haurren bat-bateko saioa izango dugu.