Aramaioko Herrirak 'Kanto' izan zuen gogoan bereziki

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 20a

Euskal Herri osorako Herrirak egindako deialdiarekin bat eginez, Debagoieneko Herriko plazetan ekintza ezberdinak egin ziren zapatuan. Aramaion, 15 bat pertsona elkartu ziren Bizente Goikoetxea plazan hasi eta Arexola auzora arte egindako ibilbidean. Luis Mari Azkargorta 'Kanto' izan zuten bereziki gogoan; besteak beste, gutuna idatzi zioten euskal preso aramaioarrari. Horrez gain, kanpai errepikak entzun, Iturrieta sagardotegian mokadutxoa egin eta Bizente Goikoetxea plazan amaitu zuten aldarrikapen eguna. Plazan 25 bat lagun elkartu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak