Parodia interesgarria emakumeak gaurko gizartean duen paperaz

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko mai. 18a, 23:04

Prest gaude! antzezlanarekin barre egin zuten egubakoitzean Aramaion.

Gurutze Eizmendi, Alaitz Olaizola eta Idoia Uranga aktoreek antzezten dute Prest Gaude!, eta egubakoitz gauean gustura utzi zituzten aramaioarrak. Azpeitiko Lakrikun antzerki taldeko kideak Aramaion izan ziren iaz ere. Orduan, Greban gaude! antzezlana eskaini zuten. Egubakoitzean, berriz, trilogiaren bigarren zatia aurkeztu zuten kultura etxean, eta gustura egin zuten barre ikusleek. 

Emanaldiak bat egin zuen herrian programatuta zegoen beste ekitaldi batekin, eta antolatzaileen esanetan eragina izan zuen horrek. Dena den, gustura agertu dira Txirritola euskara elkartetik kultura etxean elkartutako publiko kopuruarekin.

Antzezlanak ordu eta laurdeneko iraupena izan zuen, eta umorearen bitartez gaur egungo gizartean emakumeak bizi duen egoeraren inguruan gogoeta egiteko bidea zabaldu zuen. Aramaion ere emakume batek baino gehiagok identifikatu zuen bere burua antzezlanean ikusi eta entzundakoekin. Aktoreen esanetan horrek egiten du antzezlanak funtzionatzea; "Bizi ditugun drama txiki horiek umorearekin lantzen ditugu", adierazi dute.

"Iaz gustura ikusi genuen Greban gaude! lehenengo zatia, eta aurten ere gustura geratu gara Prest gaude! bigarren zatiarekin", adierazi du, berriz, Divina Arriolabengoa aramaiorrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak