Hasteko, 10:00etan Bizente Goikoetxea plazatik abiatuko den martxa antolatu du Orixol mendizale elkarteak. Arexola aldera joango dira eta Luis Mari Azkargorta Kanto izango dute gogoan bereziki. Azkargortari ezarri dioten 197/2006 doktrina bertan behera geratzeko eskatu eta herrikidea aske uzteko eskatuko dute.
Argazki erraldoia 13:30ean
Gero, 12:00ak aldera, Iturrieta sagardotegian mokadutxoa egingo dute. Sagardotegian bertan Kanto-ri edota beste edozein euskal presori gutunak idazteko gonbidapena egingo dute Herrira-koek. Ibarrara bueltatzean kalejiran joango dira pilotalekutik plazara arte. 13:30ean, amaitzeko, argazki erraldoia aterako dute plazan.