'Arabako bertso eskolek 11 opari' egitasmoa, ekainaren 8an helduko da Aramaiora

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 15a

"Bertso eskola opari bat da, eman egiten du, oparitu egiten du etengabe. Bertsoak egin, kantatu, gozatu, euskararekin ondo pasatu eta ekintzak antolatzen ditu. Herriko edo eskualdeko kultura eta euskara-dinamizatzaile bat da, kultura eta euskararen su bat da". Halaxe iragarri du Arabako Bertsozale elkarteak 'Arabako bertso eskolek 11 opari' egitasmoa. Maiatzerako eta ekainerako hainbat saio antolatu dituzte. Aramaiokoa ekainaren 8an izango da, 13:00etan, Sastiña atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak