Txirritola euskara elkartearen eta Kultur Errotaren ekimenez, egubakoitz honetan antzezlan interesgarria ikusteko aukera egongo da Kultur etxean, 22:30ean hasita. Alaitz Olaizola, Idoia Uranga eta Gurutze Eizmendi aktoreek hartzen dute parte antzezlanean: greban egon eta euren helburuak bete ez zituztenez, bigarren ahalegin bat egingo dute, ez zaie-eta borrokarako grinarik falta. Umorea eta satira tartekatzen ditu antzezlanak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.