Hilaren 24a, udalekuetan izena emateko azken eguna

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 7a

Aramaioko udalekuetan parte hartu gura duten haurrek hilaren 24a baino lehen eman beharko dute izena. Udalekuak aurten uztailaren 10etik 23ra izango dira, bi egunak barne –10:00etatik 13:00etara denetariko ekintzak egingo dituzte–. 3 eta 12 urte arteko umeek eman ahalko dute izena eta prezioa izango da 36 eurokoa. Izena emateko honakoa aurkeztu beharko da, udaletxean edo San Martin eskolan: izen-emate orria haurraren datuekin eta Udalak Euskadiko Kutxa edo Vital Kutxan duen kontu zenbakian haurraren izenean 36 euro sartu izanaren ordainagiria. Begiraleendako deialdia ere egingo du Udalak .

Begirale moduan parte hartu gura dutenek ekainaren 15ean egingo duten formazio saio berezira agertzea derrigorrezkoa izango da. Uztailaren 10etik 23ra ordutegia honakoa izango da begiraleendako: 09:30etik 13:30era. Uztailaren 24an balorazioa egingo dute. 17 urte baino gehiago izan beharko ditu begiraleak eta soldata izango da  240 eurokoa. Bestalde, baloratuko da begirale titulua edota magisteritza ikasketak izatea, EGA titulua izatea, umeekin esperientzia izatea eta aramaioarra izatea. Begirale izan gura dutenek maiatzaren 24a baino lehen egin beharko dute eskaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak