Esandako moduan, Aramaixo, pare bat gauza ¡zeneko bisita bidatua egin zuten atzo, Pedro Uribarrena eta Alex Mendikuteren eskutik. Herriko txoko ezberdinen historia eta kontuak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek: "Parkean 20 lagun elkartu ginen, eta haur, gazte zein heldu kanposanturantz joan ginen. Izan ere, aspaldi bertan zegoen herriko erdigunea, Zalgon; Eliza ere bertan zegoen. Garai haietako istorio batzuk entzun ondoren, Bañera parkera joan ginen, bertan egon zen bainuetxearen berri jasotzera. Bainuetxe hark Espainia aldeko elitea erakartzen zuten garaiko istorioak entzun ostean, eta Nardeaga kalean beherantz gindoazela, kalea eta eliza eraiki zeneko istorioak entzun genituen. Horren ostean, Bizente Goikoetxea plazara joan ginen, plaza eraikitzeko Sastiñak jasan zituen aldaketen berri jasotzeko", kontatu digute.
Ederto ibili ziren: "Eguraldi aparta, bitxikeriak mila eta beste hamaika istorio entzuteko irrikitan, aurrego ere elkartzeko gogoz gelditu ginen denok".
Eskura ditugun sendabelarrak ezagutzen
Gaur, berriz, Sendabelarrak denon eskura izenburupean, Arriolako bide zaharrean hainbat sendabelar ezagutu eta identifikatzeko aukera izan dute. 40 bat lagun elkartu dira eta kartel informatiboak –aurretik jarritakoak– kontsultatu ea landara erremedio kontakizun zein istorioren berri jaso ostean, egitarauak Sastiñan jarraitu du argazki erakusketarekin. Olio hiperikoa egiteko prozesua azaldu dute diapositiben bidez eta hortzetako pasta zuzenean nola egiten den ikusi ahal izan dute, besteak beste.
Aste emankorra aurretik
Astean zehar San Martin eskolako haurrek herriko ekoizle ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute.
Maiatzak 7, 18:00etan, Kultur etxean:
Eskolako jangelen antolaketa ereduak hartuko dituzte hizpide, Euskal Herrian dauden bi esperientzia zuzenean ezagutuz: Ekolapiko Sabrina Patoren eskutik eta Larrabetzuko jangela Patxi Gaztelumendirekin.
Maiatzak 8, 18:30ean Untzillako elkartean:
Sagargintza ekologikoa, Xabier Akizuren eskutik.
Maiatzak 9, 18:30ean Azkoaga auzoan:
Ogi ekologikoa egiteko tailera, Rakel eta Divinaren okindegia ezagutu eta ogi ekologikoa egiteko prozesua azalduko dute.
Maiatzak 10, 18:30ean Sastiñan:
Xaboia egiteko tailerra, Idurre Arangurenen eskutik. Olio zaharra erabiliz xaboia egingo dute bertan, baita beste xaboi mota batzuen inguruan berba egin ere.
Maiatzak 11, 10:00etatik aurrera Bizente Goikoetxea plaza:
LORABARRI AZOKA
Aramaixoko ortuzain ekologikoak, gazta, eztia, sendabelarrak, ogi ekologikoa, moxal haragia, sagardoa eta sagar zukua, esnekiak, sasoiko produktuak...
Ardo eta garagardo ekologikoa, eta Euskal Herriko beste hainbat produktu ekologiko.
Bidezko merkataritza
Herriko musikari eta dantzariak
Haurrentzako tailerrak
Sastiñan bideo emanaldiak
Oharra: Lorabarri Astean parte hartzen duten guztien artean otzara zozketatuko da azoka egunean
Herriko ekoizle gehienen parte-hartzea
Lorabarri Astearekin bat egin dute ABB egitasmoa osatzen duten talde gehienak. Horien artean daude AOBT Aramaioko Ondarea Berreskuratzeko Taldea, Aramailur Kontsumo elkartea, Aramaioko Sagardozaleen elkartea, Arbel, Badau Arue ortuzainen taldea, Irikiñ kontserbak egiteko taldea, Jarindo ganaduzaleen elkartea, esne ekoizleen taldea eta Aramaioko Udala.