'Lorabarri Astea' maiatzaren 4tik 11ra, Aramaixo Basarri Barri fundazioaren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 30a

Aramaixo Basarri Barri Fundazioak 'Lorabarri Astea' antolatu du Aramaion. Maiatzaren 4tik 11ra bitartean ospatuko da eta aste berezi hori antolatzeko baserritar guztien laguntza eskatu dute antolatzaileek: "Ezagutzak elkartrukatzeko astea izango da", dio gonbidapenak. Herriko baserritar guztiei bidali zaie deialdia eta ekintzei dagokienez, hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak, irteerak eta ekoizleei bisitak antolatu dituzte, besteak beste. Maiatzaren 11n, amaitzeko, azoka berezia egingo dute Bizente Goikoetxea plazan.

Maiatzaren 11n egingo den azoka prestatzeko, eguaztenero bilduko dira udaletxean, 19:30ean. Beraz, interesa izanez gero, bertaratzearekin nahikoa izango da. Horrez gain, informazio gehiagorako honako telefonoa jarri dute antolatzaileek: 688 69 57 63 (Irati).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak