Kamioi bat errekara erori da Aramaiora bidean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 26a

11:30ean gertatu da istripua, A-2620 errepidean, Arrasatetik Aramaioko Ibarrara heltzeko azken bihurgunean. Scania markako kamioi bat errepidetik irten eta errekara erori da; ondorioz, 52 urteko kamioi gidaria arin zauritu da eta Arrasateko Ospitalera eraman dute. Kamioia errekatik ateratzeko lanek errepidea oztopatuko dute eta, beraz, tentuz gidatzea gomendatu dute; bitartean, normaltasunez igaro daiteke bertatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak