Txirritola euskara elkarteak urtero antolatzen duen ipuin lehiaketako sari banaketa gaur egingo da, Kultur etxean (18:00). Aurten 57 bat lan aurkeztu dira –San Martin eskolako ikasleenak dira gehienak–, iaz baino zazpi gehiago: "Pozik gaude, helduen artean ere lan gehiago jaso ditugu", adierazi dute antolatzaileek. Hala ere, eskuz idatzitako lan bakarra jaso izana ez zaie horrenbeste gustatu: "Ipuina ordenagailuz idazteak bere xarma galtzen du". Sariak banatu aurretik, Topagunearen Kultur Errota programaren eskutik, haurrek Jakin eta Jolas taldearen 'Jolas eta zilarrezko txartela' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. Kontsumo arduratsuaren gaia jorratzen du antzezlanak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.