Uema Eguna antolatzeko herriko eragile gehienak inplikatuko dira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 23a

13 urteren ostean, Aramaion ospatuko da berriz ere Uema Eguna, ekainaren 8an. Joan den astean bilera irekia egin zuten udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Uema Egunaren zentzua azaldu eta egitaraua prestatzeko lanetan zeintzuk egongo diren jakiteko. Besteak beste, Udaleko ordezkariak, Txirritola euskara elkartea, Bizente Goikoetxea abesbatza, Trikitixa Eskola eta dantza taldea izan ziren bileran eta egubakoitz honetan beste bilera bat egingo dute egitaraua erabat zehazteko.

Ane Miren Etxeberria zinegotziak aurreratu duenez adin guztiendako egitaraua izango da eta ahalik eta herritar gehien inplikatzea gura dute: "Guretako oso garrantzitsua da Uema Eguna Aramaion antolatzea. Askotan euskaraz bizitzearen garrantzia ahazten dugu eta halako egunek euskaraz bizi eta euskara sentitu behar dugula gogora ekartzen digute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak