Euskarazko liburuekin gozatu eta gero, oparitzeko aukera

Jon Berezibar 2013ko apirilaren 24a

Euskaltzaleen Topagunearen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko kanpainan sartu da Aramaio aurten Zuiako Koadrila eta Txirritola elkartearekin batera. Liburutegian euskarazko liburu bat mailegatuz gero eta itzultzerakoan liburuzainak emandako fitxa beteta, erosketa txartela jasoko du irakurleak Arrasate ala Gasteizko Elkar dendetan liburu hori bera ala euskarazko beste edozein erosteko. Beretzat gorde ala oparitu ahal izango du liburua gero irakurleak.

Zuiako Kuadrilak eta Txirritola elkartearen laguntzarekin, Euskaltzaleen Topagunearen Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenean parte hartu ahalko dute aurten, gaurtik aurrera, aramaioarrek, Euskal Herriko beste 24 herritan bezala.

Ekainaren 30era arte euskarazko liburuak irakurtzera animatu gura dituzte aramaioarrak eta, horretarako, hiru urratsetan garatuko da kanpaina:

  • Irakurri: Herriko liburutegiko euskarazko liburu bat maileguan hartzea.
  • Gozatu: Behin irakurrita, liburutegira itzultzerakoan fitxa bat bete behar da irakurritakoari buruzkoa. Trukean liburuzainak erosketa txekea emango dio irakurleari Arrasateko ala Gasteizko Elkar liburu-dendetan liburu hori bera ala euskarazko edozein. %25eko balioa duen erosketa txartela jaso dute irakurleek, orokorrean, eta %50 Txirritolako bazkide izanez gero.
  • Oparitu: Liburua oparitu ala norberak beretzako har dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak