Lehendakariak Maider Unda hartu du Ajuria Enean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 17a

Iñigo Urkullu lehendakaria Maider Unda (borroka librea) eta Jon Santacana (eski alpinoa) euskal kirolariekin bildu zen atzo –martitzena– arratsaldean Ajuria Enean, Europako txapelketan eta egokitutako eskiko munduko txapelketan, hurrenez hurren, lortutako garaipenengatik. Urkulluk kirolariok irudikatzen dituzten balioak nabarmendu zituen: "Ahalegina, hobetzea, sakrifizioa, konfiantza eta gugan eta gure ingurukoengan fedea izatea".

Ziurtatu zuenez, horiek dira lehendakari gisa eskatzen dituen balioak: "Izan ere, bizitza bera ezbeharren kontrako eski-lasterketa bat edo borroka libre bat da, batik bat orain bizi dugun garaian". 

Lehendakariak nabarmendu zuenez, "kirolean bezalaxe, merezi du egunero-egunero ahalegintzen jarraitzea, krisia garaitzeko eta tuneletik adoretuta irteteko".

Harreran, Cristina Uriarte –Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua– eta Jon Redondo –Kirol zuzendaria– ere izan ziren.

Santacana, Unda, Urkullu, Uriarte eta Redondo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak