Aramaioko pilota harrobia sasoitsu dago. Joan den zapatuan, apirilak 13, Asier Del Campo eta Julen Olaizola pilotari gazteak Arabako eskola arteko txapeldun izatea lortu zuten, alebin A2 mailan. Gasteizko Mendizorrotza pilotalekuan jokatu zuten finala Del Campok eta Olaizolak; maila horretan norgehiagokak set bidez jokatzen dira eta bikote aramaioarrak 3-1 irabazi zuen. Zorionak!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.