Hainbat ekintza Liburuaren Egunaren harira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko apirilaren 12a

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela ospatzeko, Udalak, liburutegiak eta Txirritolak hainbat ekintza antolatu dituzte. Hilaren 19an, 2008an haur eta gazte literatura atalean Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Pello Añorga idazleak haurrendako 'Kontu zahar eta berriak' izeneko saioa eskainiko du liburutegian, 18:00etan. 

Apirilaren 26an, berriz, Txirritolaren ipuin lehiaketako sari banaketa egingo da; sariak banatu aurretik Jakin eta Jolas taldearen Jolas eta zilarrezko txartela antzezlana ikusteko aukera egongo da. 18:00etan izango da, Kultur etxean. Amaitzeko, maiatzaren 17an Pello Añorga bueltan etorriko da Kultur etxera (22:30), Lakrikun taldearen Prest gaude obrarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak