Aramaioarrak laugarren Euskadiko Zirkuituko txapelketan

Ander Larrañaga 2013ko apirilaren 9a

Pasa den zapatuan, hilaren 7an, Hanka Labanka patinatzaile taldeko hiru aramaioarrek parte hartu zuten Euskadiko Zirkuituko txapelketan: Ainhoa Oianguren eta Oihan Bideburu Junior mailan eta Agustin Oianguren Master-40 mailan. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, giro paregabea sortu zen txapelketan.

Domekan, hiru aramaioarrek talde moduan jokatu zuten, hiru orduko Kotarreko zirkuituan, Aranda de Dueron, txandaka bueltak ematen. Lasterketa erdiraino hirugarren postuan mantentzea lortu zuten, baina, azkenean, laugarren postua eskuratu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak