Aramaion ere elurra

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko apirilaren 5a

Manex Agirre aramaioarrak twitterren idatzi du Aramaion elurra mara-mara diharduela: "April is the cruelest month": ostiyak. Elurra mara-mara Aramaion oraintxe", eta hori erakusten duen argazkia gehitu du. Gaur goizean Elgetan ere bota du elurra. Hala, gaurko zegoen iragarpena bete egin dela esan daiteke. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko zuzendaritzak abisu horia ezarri zuen: gaur, egubakoitza, elur-kota 500-600 metrora jaitsiko zela iragarri zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak