Aste Santuko egitaraua gaur, hilak 27, hasiko da Aramaion. 21:30ean aitortzarako aukera egongo da San Martin elizan, Enrique Vazquez apaizak jakinarazi duenez. Bihar, Eguen Santua, 12:00etan Gurutz Bidea egingo dute San Martin elizatik hasita eta 18:00etan, berriz, fededunek 'Nekaldiaren ospakizuna' egingo dute. Zapatuan, hilak 30, Pazkoko Gaubegia deritzon ospakizuna egingo dute 21:00etan. Domekan, hilak 31, ohiko meza egingo dute: 11:00etan Arexola auzoan, 12:00etan Ibarran eta 13:00etan Untzilan eta Barajuen auzoetan. Azken horretan Jesus Mari Elejalde Azkoagako apaizak emango du meza: "Ordu berean ezin naiz leku ezberdinetan egon...", adierazi digu Vazquezek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.