Europako txapelketa
"Lehen borroka, estoniarraren (Epp Mae) aurka tokatu zitzaidan eta banekien lana ondo egiten banuen irabazteko aukera handiak nituela.
Bielorrusiarraren (Vasilisa Marzaliuk) aurkako bigarren borrokan, ostera, beldur apur bat baneukan, Olinpiadetan brontzea kendu niolako eta, akaso, errebantxa nahiko zuelako, baina gainditu nuen hura ere.
Eta, finalean, bada, Errusiarra (Natalia Vorobera). Ez zidan aukerarik eman".
Finalean egoteagatik pozik
"Iaz bezalako urte gogorraren ostean, oraindik ere final batera heltzea handia da eta une hori bizitzea ederra da".
Mediterraneoko jokoak
"Orain? Atseden apur bat hartuko dut eta udako Mediterraneoko jokoak prestatzen hasiko naiz eta han ere finalean egotea izango da helburua. Izan ere, han ez dago Errusiarrik!".