Zapatuan, hilak 23, Donostia eta Pasaia artean mendi buelta ederra egin zuten 24 lagunek, Orixol elkarteari esker. 08:30ean Aramaiotik irten eta Kursaal ingurutik hasi zuten buelta, kostaldetik. Pasaiara heldu eta trago pare hartu ostean, Astigarragako sagardotegi baten bazkaldu zuten. Gero Korrikaren 18. edizioan ere hartu zuten parte, Hernanitik pasa zenean. 21:30erako bueltan ziren Aramaion. Egun ederra igaro zuten, bai horixe!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.