Unda Arrasaten izan da goizean, kiropraktikoaren kontsultan. Txapelketako emaitza ona denean momentuan minak ez direla igartzen esan digu, baina denbora gutxira egoten dela gorputza bere lekuan jarri beharra.
Europako Txapelketara finalerako sailkatzeko helburuarekin joan zela zioen, baina beti ez dela erraza asmoak betetzea, eta pozik dagoela oraingoan hala izan delako.
Epp Mae estoniarra eta Vasilisa Marzaliuk bielorrusiarra menderatu zituen finalera sailkatzeko, baina finalean ezin izan zuen Natalia Vorobeva errusiarrarekin. Vorobevak estralurtarra dirudiela zioen, ez duela nondik heldu.
Kontuak kontu, zilarrezko domina lortu zuen Undak Georgian. Olinpiar Jokoetako brontzearen ostean, lorpenak pilatzen jarraitzen du oletarrak, Europako Txapelketan aurreneko aldiz txapeldunorde izatea lortuz orain, zortzi parte-hartze eta gero. Pozik erakutsi digu gaur goizean Arrasaten asteburuan Tbilisin lortutako saria.