Aramaioko San Martin eskola ere, euskararen alde

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko martxoaren 22a

Korrika Txikia egin dute gaur San Martin eskolako haurrek. 15:15ak pasatxo irten dira eskolako helduenak Iturrizuri kaletik eta, lekukoa mailaz maila pasa ostean, eskolan bertan amaitu dute. Haurrak, nola ez, oso gogotsu; maisu zein andereñoek nahikoa lan izan dute neska-mutikoak lasaitzen eta geldoago joan zitezela eskatzen. Guztira 143 ikaslek hartu dute parte. Udaleko ibilgailu batek jarri du musika eta andereño bat animoak ematen  aritu da etengabe mikrofonotik. Guk ere Udalaren ibilgailutik jarraitu dugu Aramaioko Korrika Txikia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak