Maider Unda Europako txapeldunorde

Mireia Bikuña 2013ko martxoaren 22a

Natalia Vorobera errusiarrarekin ezin izan du Maider Unda aramaioarrak. Errusiako borrokalariak ez dio inongo aukerarik eman Oletakoari: 6-0 (4-0, 2-0 y 0-0). Hala ere, pozik egoteko arrazoiak baditu Undak. Izan ere, zortzi alditan parte hartu ostean oraingoa izan da lehen aldia Europako txapelketan zilarrezko domina lortu duena. Finalera heltzeko Epp Mae estoniarra eta Vasilisa Marzaliuk bielorrusiarra menderatu ditu. Londresko joko olinpikoetan brontzezko domina janzteko aurkari izan zuen Vasilisa Marzaliuk bielorrusiarra menderatu du Undak finalerdietan, arazo handirik gabe.

Londresen eta 2010 eta 2012ko Europako txapelketatan brontzezko dominak irabazi arren, domina "gosez" joan da oletarra Georgiara. Final-zortzirenetan zuzenean aurrera egin ondoren, final-laurdenetan Epp Mae menderatu du, aise, 0-3 irabazita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak