Korrika Aramaiotik pasa ez arren, aramaioarrek ez dute hutsik egin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko martxoaren 21a

18. edizioa Aramaiotik pasa ez arren, aramaioarrek bat egin dute Korrikarekin. Lagun koadrila batek kilometroa erosi eta Landa inguruan egin dute korrika. Bestalde, Aramaion bihar ospatuko dute Korrika: Korrika Txikia eta Korrika Jaialdia egingo dituzte. Zorionak Aramaio!

San Martin eskolako haurrek Korrika Txikia egingo dute bihar Ibarrako kaleetan zehar, 15:00ak aldera. Gero txokolate-jana egongo da guraso elkarteak antolatuta.

Jaialdia bihar kiroldegian

Gero, 18:30ean, kalejira trikitilarien eta dantzarien eskutik eta 19:30ak aldera jaialdia hasiko da pilotalekuan. Bertsolariak, dantzariak, trikitilariak, Bea Asurmendi musikaria, Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzak eta herriko rock taldeek hartuko dute parte, besteak beste. Sarrera bi euro ordaindu beharko da.

Bestalde, domekan Baionan egingo den amaierako jaian ere aramaioarrik ez da faltako. Zuiako Koadrilak antolatutako autobusa 09:20ean geldituko da kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak