Gainera, egun berezi horretarako lelo lehiaketa ireki dute eta parte hartu gura duenak martxoaren 22a baino lehen aurkeztu beharko du esaldia. Euskara, Aramaio eta Uema hitzak tartekatu beharko ditu lelo horrek; irabazleak ekainaren 8an egingo den herri bazkarirako bi txartel jasoko ditu. Udaletxean entregatu behar dira lanak.
Euskara ikastaroak udaletxean
Bestalde, urri aldera hasitako euskara ikastaroak aurrera doaz.Zazpi ikasle daude egun eta ikastaro berean perfil ezberdineko ikasleak daude, Jon Azkoaga irakasleak azaldu duenez. Batetik, euskara ikasi gura dutenak daude, hau da, zerotik hasi direnak. Bestetik, euskaraz jakin bai baina idazten zein irakurtzen arazoak dituzten ikasleak daude, hau da, alfabetatze maila hobetzeko izena eman dutenak.
Astelehen eta eguaztenetan elkartzen dira udaletxean, 17:00etatik 19:00etara. Azkoagak dioenez, orokorrean taldeak bilakaera ona izan du ikasturte hasieratik hona: "Euskaraz ez zekitenek batez ere asko hobetu dute. Ikasturte erdialdean gaude eta dagoeneko gai dira era batera edo bestera euskaraz komunikatzeko".