Manex Agirre txapeldunorde Arabako bertsolari txapelketan

Goiena 2013ko martxoaren 17a

Oihane Pereak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Manex Agirrek txapelaren defentsa txukun egin arren, batez ere ofiziotan, Pereak ofizioetan aparte bakarkakoetan ere eutsi dio. Beñat Zamalloaren kronika.

Oihane Perea txapeldun izatera itzuli da Gasteizko Principal antzokian jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Manex Agirre txapeldunordea izan da. Ofizioetan aparte, bakarkakoetan mailari eustea falta izan zaio Agirreri.

Perea eta Agirreren ostean, Iñaki Viñaspre, Asier Otamendi, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza sailkatu dira, hurrenkera horretan. Festa giroa nagusitu da saioan zehar, eta hainbatetan berotu da antzokia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak