Ordu gutxi barru hasiko da Manex Agirre Arabako txapelarengatik lehian

Leire Kortabarria 2013ko martxoaren 16a

Manex Agirre aramaioarra Arabako bertso txapelaren bila ahaleginduko da hemendik ordu gutxi barru. Gaur jokatuko da finala, Lotu! lelopean, Gasteizko Printzipal antzokian, 17:30ean hasita. Berarekin lehian, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza ibiliko dira. Aurkezle lanetan Olatz Bayer arituko da; eta gai-jartzaile gisa, Maialen Kortabarria.

Bertsolariek finalean egin beharreko lanak honakoak izango dira:

Sei bertsolariekin:

  • Binaka, hiruna bertso, zortziko nagusian.
  • Binaka, hiruna bertso, zortziko txikian.
  • Bina puntu, zortziko txikian.
  • Binaka, hiruna bertso, hamarreko txikian.
  • Bakarka, gaiari bina bertso, doinu eta neurri librean.

Puntuazio altuena duten bi bertsolariekin, buruz-­burukoan: 

  • Hiruna bertso, ofizioka, seiko motzean. 
  • Kartzelako gaiari hiruna bertso, neurri eta doinu librean.

Webgune honetan bertan eta asteleheneko Goiena aldizkarian, finalaren kronika zabala eta Manex Agirreri egindako elkarrizketa izango dituzue.

Finalaren gaineko informazio gehiago hemen duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak