Egitarau zabala antolatu dute domekatik hasita. Izan ere, etzi Laburbira film laburren emanaldiek geldialdia egingo dute kultur etxean, 18:30ean. Zuzendarietako batekin berba egiteko aukera egongo da.
Sarrerak, gaur ezkero salgai
Datorren zapatuan San Martin eskolako umeek Korrika Txikia egingo dute. 15:00ak aldera irtengo dira eta Ibarrako kaleak zeharkatuko dituzte. Gero, txokolate-jana egongo da, guraso elkartearen eskutik. Egun berean jaialdi handia egingo dute kiroldegian. Bertsolariak, dantzariak, trikitilariak, Bea Asurmendi musikaria, Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzak eta herriko rock taldeek hartuko dute parte, besteak beste. Sarrera bi euro ordaindu beharko da; salgai jarriko dira gaur bertan herriko tabernetan.