Mikel Ruiz de Azua: "Esperantza eta borrokarako gogoa transmititu nahi izan dut kartelarekin"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko martxoaren 8a

Aurten ere irabazi du kartel lehiaketa Mikel Ruiz de Azua aramaioarrak. San Martin jaietako kartelen lehiaketak ere irabazi ditu hainbat alditan eta esan digunez, azken sari hau jasotzea ez zuen espero.

Zer erakusten du kartelak?
Kartelaren bidez esperantza eta borrokarako gogoa transmititu nahi izan dut. Horretarako itsasoan eta olatuetan oinarritu naiz, indar handia duten naturako elementuak direlako. Hortik, atera dut leloa : Batu zaitez olatu morera!.

Espero zenuen irabaztea?
Ez. Lagun batek deitu zidan ea sariketara joan behar nintzen galdetuz. Hara gerturatu eta ezusteko ederra, lehenengo saria: 200 euro!. Aramaion hau izan da Martxoaren 8a dela-eta egin den bigarren kartel lehiaketa. Iaz ere lehen saria irabazi nuen; pozik.

Halako lehiaketak garrantzitsuak direla uste al duzu?
Bai. Udalari horrelako lehiaketak egiten jarraitzeko eskatu gura diot. Horrez gain, herritarrei animatu gura diet parte hartzera. Sari banaketan zoriondu ez nuen arren, bigarren sailkatua zoriondu gura dut [Maider Aldai], bere kartela asko gustatu zaidalako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak