Aramaioko emakume elkarteak Itur-Zuri du izena eta urtero moduan, Emakumeen Astea antolatu dute Udalaren eta Emakunderen laguntzaz. Gaur eta bihar izango dira azken ekintzak. Gaur bingo afaria egingo dute San Martin eskolako jangelan, 19:30ean hasita. Antolatzaileek 40 bat lagun espero dituzte, iazko antzeko kopurua. Bihar, berriz, Madrilgo El Coro Entredos emakumez osatutako abesbatzak emanaldia eskainiko du Kultur etxean (20:00). Era berean, aurten bigarren aldiz antolatu du Udalak Martxoaren 8ko kartel lehiaketa. Aurten ere Mikel Ruiz de Azuak irabazi du lehen saria –200 euro–. Bigarren saria, berriz, Maider Aldaik irabazi du –100 euro–.