Sarrerak salgai Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako

Goiatz Arana Begiristain 2013ko martxoaren 7a

Gasteizko Amaia Zentroan eta 'www.bertsosarrerak.eu' webgunean daude sarrerak salgai, eta egunean bertan leihatilan ere eskuratu ahal izango dira, lehenago agortzen ez badira behintzat. Sarrera arruntak 10 euro balioko du; bazkideentzat, zazpi; eta 16 urtetik beherakoentzat, hiru. Hilaren 16an, zapatua, jokatuko da finala, 17:30ean, Gasteizko Printzipal Antzokian, eta Manex Agirre aramaioarra izango da parte hartuko duten bertsolarietako bat.

Aramaiokoarekin batera, beste bost bertsolari egongo dira final handian: Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Oihane Perea eta Jagoba Apaolaza. Maialen Kortabarriak egingo ditu gai-jartzaile lanak eta Olatz Bayer izango da aurkezlea. Informazio gehiago: www.arababertsozale.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak