Ekintza horien artean kokatzen dira, adibidez, bideo-kafe emanaldia eta bingo afaria. Bingo afarian 40 bat lagun elkartzea espero dute antolatzaileek: "Emakume nagusiei batez ere asko gustatzen zaie".
Ekintza horietatik haratago zuzendaritza taldearen irudimenaren eskuetan dago nobedadeak sartzea. Donostian atzo egin zen Lilaton emakumeen lasterketan parte hartzeko deia da horren adibide: "Iaz egin genuen deialdia lehen aldiz eta aurten errepikatzea erabaki dugu", dio Agirrek.
Kontzertu akustikoa, berriz, duela bi urte antolatu zen lehenengoz; akustikoa formatu "beroa eta erakargarria" delako eta jendeari "asko" gustatzen zaiolako antolatuko dute aurten ere. Mery May musikari arrasatearra eta haren ahots ederra dira aurtengo gonbidatuak.
Emakumez osatutako koroa
Amaitzeko, abesbatza berezi baten emanaldia antolatu dute: "Astea borobiltzeko eszenikoa den zerbait antolatu ohi dugu eta aurten pentsatu dugu emakumez osaturiko koro bat ekartzea". Madrildik datorren El Coro Entredos abesbatza izango da gonbidatua, denetariko emakumez osatua: "Helburua betetzeko oso aproposa iruditu zitzaigun eta jendearen gustukoa izango dela espero dugu", adierazi du Itur-Zuri elkarteko kideak.
Egitaraua
hilak 5, martitzena
19:00 La fuente de las mujeres bideo-kafe saioa Kultur etxean.
hilak 7, eguena
19:15 Mery May musikari arrasatearraren kontzertu akustikoa. Ondoren luncha egongo da.
hilak 8, egubakoitza
19:30 Bingo afaria San Martin eskolako jangelan. Bingoa 21:00etan hasiko da.
hilak 9, zapatua
20:00 El Coro Entredos abesbatzaren kontzertua Kultur etxean.