Udako oporretan haur saharar bat ekartzeko programa abian da

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko otsailaren 28a

Udalak eta Sahara Eutsi elkarteak Oporrak Bakean ekimena antolatu dute aurten ere. Aramaioko familiei dei egin diete uztailerako eta abuzturako haur saharar bat etxean jasotzeko. Bidaiak suposatuko dituen gastuak Udalak hartuko ditu bere gain, urtero moduan. Informazio gehiagorako edota izena emateko bi bide jarri dituzte antolatzaileek: 679 828 784 telefono zenbakira deitu edo 'saharaeutsi_elkartea@hotmail.com' helbidera mezua bidali. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak