Astelehenetik egubakoitzera egoten da zabalik, 12:00etatik 18:00etara; prentsa irakurri eta albisteez eztabaidatu, bazkaldu eta ariketa fisikoak egunero egiten dituzte. Horrez gain, egunero zerbait ezberdina ere egiten dute: funtzio kognitiboak, psikomotrizitatea eta zentzumenak landu, denetariko postreak egin edo bingoan jolastu, esaterako.
Bea Asurmendiren ahotsa ospakizunean
Joan den egubakoitzeko urteurren ekitaldian familiakoen eta lagunen zein udal ordezkarien bisita izan zuten zazpi erabiltzaileek. Dantzan egin eta kontu kontari aritu ostean, Bea Asurmendi aramaioarraren ahots ederraz gozatzeko aukera izan zuten.